XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure lehengo hausnarketa haurrari eta bere ezagugarriei buruz egin dugu.

Orain, ordea, haur honek nolako hezlea behar duen planteiatu behar dugu, haurraren berezitasun ebolutiboari dagokion hezleak nolakoa izan behar duen.

- Haro honetan irakasleak honoko gauza hauek bultzatu behar dituela deritzagu.

- Laguntzazko pedagogia bat.

- Lankidetasunezko pedagogia bat.

- Autoestimaziozko pedagogia bat.

- Laguntzazko pedagogia irakaslea gauzak errezten edo posibilitatzen dituena izatean datza.

Autonomia eza ezagugarrietan konkretatzen da, nahiz fisiko hala soziala eta pertsonala.

- Lankidetasunezko pedagogia Hasierako Zikloan hain bateraturik agertu diren aspektu sozial eta moralen konkretizazioa litzateke.

- Eta Autoestimaziozko pedagogia subjektoak identitate positiboa bereganatzen, bere posibilitateekiko konfidantza hartzean eta bere gorputza baloratzean datza.

Beste modu batetan esanda, alor afektibo-sozialak hiru helburu handi edukiko lituzke (Kamiii): a) Haurrak pertsona nagusiekiko harremanetan zihurtasuna eduki dezala, eta geroz eta autonomoago izan dadila.

b) Gainerakoen sentimendu eta eskubideak errespeta ditzala, ikuspegi desberdinak koordinatuz.

c) Independientea eta kuriosoa izan dadila, gauzak aurkitzeko bere ahalmenaz konfidantza eduki dezala eta ez dadila errez desanima.

Eta helburu hauek ez dira aparteko alor bailiran jo behar, alor guzietan dauden zerbaitzutzat baizik.

2.1. Laguntzako pedagogia bat (Autonomia) Montessori-k dionez, haurrak, independentea izan daitekeela eta bere kabuz zenbait gauza egin dezakeela konturatzen denean balorizatzen du bere nortasuna.

Bainan emaitza hauek erdiesteko derrigorrezkoa da haurra, bere ekimenez harreman sozialak eduki ditzakeen inguru libre batetan jartzea.

Gauza garrantzitsu bat dugu hemen aurrez-aurre: hezketarako bere egintzetan haurra ordezkatu; guzi hori autonomoki egin dezake, eta laguntza eskaintzeko asmo laudagarriak eduki arren, ez da beharrezkoa.

Are gehiago, bere garapenerako traba izango litzateke.

Horrek ez du esan nahi haurrari askatasun osoa eman behar diogunik.

Badakigu guzia bere kabuz erabaki behar duenean ziurtasunik eza nabaritzen duela: pertsona nagusiek estabilitaterik ematen ez badiete zer gertatuko zaien haurrek ezin dezakete aurrez jakin.

Bainan sarritan Cousinet-ek dio hezleak eta gurasoak bere semealaben askatasunaren beldur dira, zeren eta bere ustez askatasunak, nahiz haurrentzat hala beraientzat, ordenarik eza suposatzan bait du.

Bainan haurrentzat askatasunak beren ordena sortzeko posibilitatea suposatzen du.

- Azken finean, arazoa zera da: nola agindu? - Egin behar duena edo gertatuko zaiona aukeratzeko haurrak zenbat posibilitate duen ikusi behar du irakasleak.

Hasierako Zikloan eskolagirorik hoberena haurrak aukeratzeko eta erabakitzeko posibilitatea duen hura da: haurrak dirua erabiltzen ikasi: (...).